Wikia gora eta wikia behera. Oraindik lana bukatzeke daukagun honetan, ez daukat gauza gehiegirik esateko.
Ez da izan erraza wikiaren itxura zehaztea. Ez zait batere erosoa suertatu beste kontu bat erabili behar izana... baina tira, azkenean itxura hartu du gure wikiak eta tira!
Hala ere, taldean lan egitea eta koordinatzea aurrekoan baino zailagoa egin zait.
Beno ea nola moldatzen garen azken ukituak ematerakoan!
IKT MARTXAN
jueves, 14 de febrero de 2013
jueves, 31 de enero de 2013
P.1 JARDUERA
Iada bukatutzat eman dut P1 jarduera, baina ezin esan hain gustura geratu naizenik. Hasteko, denbora aldetik presio pixkat jasan dut, badakit, igandera arte daukagula denbora, baina hori onartuz gero, hurrengo asteko jarduerarako denbora gutxiago izango nuke, beraz, gaur bukatutzat ematea erabaki dut.
Gainera hau, proiektuaren lehen ideia da, eta gero aldatuz joan ahal naiz.
Besterik ez, ea irakasleak zer dioen.
jueves, 24 de enero de 2013
1.2 Jarduera bukatzear
1.2 Jarduera bukatzear gauden honetan, ondoko gogoetak egin ditut:
Hasteko, aipatu behar dut, hasiera batean nahiko galduta sentitu naizela, eta denbora aldetik ere denbora gutxiegi genuela iruditu zitzaidala.
Pixka bat taldean martxa hartzea kosta zaigula uste dut, baina behin hartu eta gero oso ondo moldatu garela iruditzen zait.
Jardueraren edukei dagokienez, zailena balorazio planteatzeko modua bilatzea izan da, ez baita erraza.
Hasteko, aipatu behar dut, hasiera batean nahiko galduta sentitu naizela, eta denbora aldetik ere denbora gutxiegi genuela iruditu zitzaidala.
Pixka bat taldean martxa hartzea kosta zaigula uste dut, baina behin hartu eta gero oso ondo moldatu garela iruditzen zait.
Jardueraren edukei dagokienez, zailena balorazio planteatzeko modua bilatzea izan da, ez baita erraza.
viernes, 18 de enero de 2013
1.1 Jarduera osteko hausnarketak
Lehen jarduera egin aurretik , pixkat beldurtuta nengoen, nola moldatuko nintzen ez nekielako. Behin jarduera egin eta gero, konturatu naiz, edozein zalantzatarako irakasleak hor daudela, baita jarduera bakoitzeko foroa ere, eta horrek asko laguntzen duela.
Bestalde, gaiari dagokionez, ikt dinamizatzaileak, partaideengan eragin behar duela argi dago eta horregatik lidergoaren rola oso garrantzitsua da. Hori aurrera eramateko, lehen jarduerako dokumentuak oso ondo datoz, sarritan liderra eta jefea nahasten baitira. Hala ere, liderra izatea zaila dela uste dut. Bestalde, ikastaroa eman ondoren, nire kasuan, Google Apps, partaide bakoitzak, ikasitakoa martxan jarri beharra ezinbestekoa dela iruditzen zait, bestela, sarritan gertatu ohi den moduan, teoria hutsean gera ez dadin.
Momentuz, hauxe da guztia.
Hona hemen nire aurkezpenaren link-a:
http://www.slideshare.net/eigalarraga/11-jarduera
domingo, 13 de enero de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)